Apirilak 13

Web 2.0

Hasteko esan behar dut, ez nuela inoiz entzun Web 2.0-ri buruz. Beraz ez nekien ezer honi buruz.

Bideoa ikusita, ideia batzuk argi geratu zaizkit, baina oraindik gauza asko ulertzeko eta ikasteko geratzen zaizkit.

Bideotik hartu dudan lehenengo ideia, hau da, Web 2.0 Web 1.0-ren ondorengoa dela.

Honetan erabiltzaileak, beraien artikuluak edo zer esanekoak igotzeko aukera dute. Modu honetan, artikuluek duten hedapena izugarrizkoa, egunkari batean izango luketena baino gehiago.

Baina ez du honi buruz hitz egiten soilik, beste ideia batzuk ere aipatzen dira. Adibidez, mikromedia.

Laburbilduz, esan dezaket, bakarrik dakidala gauza asko ikasi egin behar ditudala, teknologi berrien mundu honetan murgiltzeko eta integratzeko.

No hay comentarios: